Itzulpen
automatikoa

Haur hezkuntzakoak Abenduan

Abenduan hainbat eta hainbat ekintza berezi egin ditugu haur hezkuntzako ikasle eta irakasleok.

  • Hilaren 16an, ostirala, ekoguneko haur parkean ibili ginen.

  • 19an, astelehenean, marimaistra haureskolako ttikiei eta eguneko egoitzako aiton-amonei gabon giroko abestiak eskaini genizkien.
  • 21ean santo tomas eguna, esperientzia eskolakoak taloak egiten erakutsi ziguten, eta egin ondoren jan genituen.
  • Eta azkenik 23an olentzero etorri zaigu eskolara. emozioz beteriko egonaldia egin dugu berarekin.

Oporrak ondo pasa eta urte berri on bat opa diziegu denoi!!

Argazki gehiago ikusi hemen