Itzulpen
automatikoa

ESKOLARA ITZULERA?

Covid-19 osasun-larrialdia eta Hezkuntza Sailak esandakoak kontuan izanda honako erabakiak hartu ditu Juan Zaragueta IPIk:
➢ DBH 1, 2 eta 3ko ikasleek ez dute ikasturte honetan klase presentzialik izango.
➢ DBH 1, 2 eta 3ko ikasleek ohiko eta ezohiko frogak on line egingo dituzte.
➢ DBH 4ko ikasleak, gainditu gabe dituzten arloetan soilik, klase presentzialetara itzuliko dira ekainaren 1etik aurrera errefortzu saioetara, titulua lortzea lehenetsiz. Ohiko eta ezohiko frogak presentzialak egin ahal izango dituzte. Ikasle horiei banan bana jakinaraziko zaie noiz eta zein ikasgaitara etorri beharko diren.
➢ DBH 4ko ikasleek, arlo guztiak gaindituak dituztenek, on line irakaskuntzan jarraituko dute.