Itzulpen
automatikoa

DROGOMENPEKOTASUNAREN PREBENTZIO PROGRAMARI BURUZKO HITZALDIA

21-22 ikasturte honetan, DBH-ko ikasle guztiek drogomenpekotasuna landu dute SASOIAN taldeko hezitzaileen bitartez.  Prebentzio lana  hau, ez da soilik eskolaren ardura, familiena ere bada. Hau kontuan izanda,gai honen inguruko hitzaldira gonbidatu ditugu DBHko gurasoak. Hitzaldia,  Ainhoa, Sasoian  taldeko  kideak bideratuko du, eta gai hauek aztertuko dira:

– Tailerretan ikasleekin egindakoaren eta ikusitakoaren itzulketa.

– Drogomenpekotasunaren prebentzio lanaren  esanahia eta zentzu zabala.

Hitzaldia, OTSAILAREN  22n, asteartearekin, 15:00etatik 16:30era izango da, eskolan bertan.

*Hitzaldi hau prestatzeko, parte hartuko dutenen kopuruaren kudeaketa ezinbestekoa da. Beraz parte hartzea eta osasun neurriak ziurtatze aldera, etortzea pentsatzen duten gurasoek aldez aurretik eman beharko dute izena. Horretarako, ikasleen bidez ikastetxeari jakinaraztea eskatzen da.