Itzulpen
automatikoa

Sarrera nagusiak itxura berria du

Dakizuen bezala, lehengo urtetik sarrera nagusi berria daukagu. Gaur egun ekialdeko sarreratik sartzen gara, baratzen aldetik, eta eraikinera kirol pistetako sarreratik. Uda honetan, udaleko obra eta zerbitzuen departamentuarekin koordinatuta, sarrera nagusi berri horrek itxura berria hartu du: horma zuriz pintatu eta argiteria berritu da.  Hortaz, eguraldi txarra denerako aterpea izateaz gain, hemendik aurrera, bestelako argitasuna ere nabaritzen zaio sarrera nagusiari.

Bestetik, HH2ko geletan ere hobekuntzak egin dira: geletatako komunetan lehio bana ireki dute haurrak momentu oro begi-bistan izateko.