Itzulpen
automatikoa

Sahararako elikagaiak biltzen

Urtarrilaren 27tik saharar kanpamenduetara elikagaiak bidaltzeko jakiak jasotzen ari gara eskolan. Bilketa otsailaren 7 arte egingo da, eta ekarri behar diren jaki eta produktuak hauek dira: arroza, dilistak, babarrunak, pasta, hegaluze-latak, sardinak, azukrea, medikamentuak eta konpresak.

Jasotze lan horietan, LHko lehenengo zikloko ikasleak ari dira: kaxak jarri, elikagaiak antolatu eta bildutakoa pisatzen. Bigarren ziklokoak aldiz, biltzeko txokoa jantzi dute argazki, mapa eta kartelekin, eta hirugarren ziklokoek henna tailerra jasoko dute saharako gurasoen partetik.

Eskolakoaz gain, asteburuan ere, herriko plazan, Sahararen aldeko taldeko kideek elikagaiak jasoko dituzte 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era.

U