Itzulpen
automatikoa

Puztu gurpilak eta etorri bizikletaz!

UBERA familia elkartea martxan da, eta azken urteetan egiten duen moduan, Mugikortasun Astea antolatu du. Datorren astean izango da, irailaren 22tik 26ra, eta ikasleak eskolara bizikletaz etortzera bultzatu nahi ditu. Horretarako elkarteko gurasoak herriko lau guneetatik abiatuko dira, aste bost egunetan. Hauk izango dira geldiune eta orduak:

  • ANIBARKO PORTUA 8:30
  • HERRIKO PLAZA 8:35
  • BIKAMIOTA 8:45
  • HONDARTZA 8:50
  • ITZULERA: eskolatik 16:00etan aterako dira, eta bueltarako gune bakoitzean arduradunak egon beharko du umea jasotzeko (autobusean bezala).

 

Ikasleez gain familiak ere etortzea gustatuko litzaioke UBERA familia elkarteari. Puztu gurpilak eta etorri bizikletaz!