Haur Hezkuntzan proiektu berri bat egin dute: Beldurraren mapa.
Eskolako mapa bat egin dute eta bertan HH-ko umeak erabiltzen dituzten espazioak irudikatu dituzte. Lehendabizi, ume bakoitzak erabiltzen dituen lekuak kokatu dituzte mapan.
Umearen afektibitatea lantzea ezinbestekoa da, eta horregatik, hain garrantzitsuak diren emozioak eta hauen identifikazioa landu dituzte. Batez ere, beldurraren sentimendua landu dute.
Proiektu honen bitartez, umeek non sentitzen beldurra irudikatzeko gaitasuna landu dute. Gometxen bitartez beren beldur lekuak identifikatu eta azaldu dituzte.
Azkenik, beldurra uxatzeko zer egin daitekeen hitz egin dute ikasleekin. Maparen bitartez, umeek beren sentimenduak azaleratu dituzte eta denon artean konponbideak bilatu ditugu.