Itzulpen
automatikoa

Korrika egin dugu!

Martxoak 19 eta 20 egunen mugan, gauerdian, pasa zen 2024ko Korrika Oriotik. Eskolako kideek 1379. km-an eraman zuten lekukoa, Marrotatik hasi eta Anibarko Porturaino, gutxi gorabehera.  Eskolaren izenean, euskara ikasten ari diren gurasoek hartu zuten lekukoa, oso hunkigarria izan zen. Lekukoa eraman zutenez gain, ikasle, guraso eta hainbat irakasle ere aritu ziren korrika, jendetza pilatu zen herrian.

Argazki eta bideo gehiago Karkarako webgunean dituzue

 

Eguerdian, aldiz, Korrika Txikia egin genuen herriko bi eskoletako ikasleek. Primeran atera zen guztia, eta txikienek korrika egiteaz gain, Korrika bera zer den jabetzen joateko ariketa ederra izan zen, beste behin ere. Hemen Karkarak ateratako argazkiak.