Aurtengoan ere, etxeetan erabiltzen edo behar ez dituzuen liburu zein jostailuak badituzue, horiei guztiei erabilpen berri bat emateko aukera izango duzue eskolan. Herrio Natur Taldea eta Orioko Ikastolarekin batera, euskara, elkartrukea eta berrerabilpena sustatzea dugu helburu eta gehiegizko kontsumoaz ardura hartzea.
Bilketa
Azoka eguna baino lehen liburu zein jostailuen bilketa egingo da.
- Azaroak 29 ostiralean: 16:00etatik 17:00etara eskolan bertan jasoko dira jostailuak.
- Abenduak 13 ostiralean, plazan jasoko dira jostailuak eta liburuak, 17:00etatik 19:00etara.
Biltzen den guztia abenduaren 14ko azokan ikusgai jarriko da, 10:30etik 14:00etara herriko plazan.
Truke sistema
- Liburuak:
– Liburuak euskarazkoak izan behar dute (haur, gazte zein helduen liburuak).
– Egoera onean eta osorik egon behar dute.
– Bildumak, kopurua edozein izanda ere, txartel bakar baten truke aldatuko dira.
– Liburu bakoitzeko berde koloreko txartel bat emango da azoka egunean erabiltzeko. - Jostailuak:
Bilketa egunetan etxetik ekarritako jostailuak sailkatu egingo dira hiru koloreren arabera: horia, urdina edo gorria. Nahi izatera ekarritako jostailuen truke koloretako txartelak jasoko dituzue azoka egunean jostailuak bueltan hartzeko. Gorri eta urdin sailkatutako lehen bi jostailuen truke kolore bereko bina txartel eskuratuko dituzue. Gisa berean sailkatutako gainontzeko jostailuen truke kolore txuriko txartelak eskuratuko dituzue. Hori koloreko jostailuen kasuan ekarri adina txartel hori jasoko duzue. Truke egunean koloretako txartelak azokak irauten duen ordutegi osoan trukatu ahalko dira; txartel txuriak aitzitik 11:30tatik aurrera soilik trukatzeko aukera izango da. Honekin ekidin nahi da jostailuak ekarri dituen jendea ez gelditzea gustuko jostailurik gabe lehen orduan azokara azaldu ezin duelako.
Azokara hurbiltzen zaretenak egun horretan etxetik ekartzen dituzuen jostailuak azokan jarritakoekin trukatu ahal izango dituzue.
Ekimen honetan parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira:
-Jostailuak osorik egon behar dute, egoera onean. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan. Egoera txarrean dagoen jostailurik ez da jasoko.
-Azoka egunean jostailuak trukatzeko 8 urtetik beherakoek arduradun batekin parte hartu beharko dute.
-Ez da hobesten indarkeria sustatzen duten jostailuak zein sexu bereizketa bultzatzen dutenak ekartzea azokara.
Behin azoka amaitutakoan inork eraman ez dituen jostailu eta liburuak irabazi asmorik gabeko erakunde batetara bideratuko dira.