Itzulpen
automatikoa

Irailera arte

Klaustro batekin eman diogu bukaera 2024-2025 ikasturteari San Pedro bigarren egun honetan. Klaustro berezia izan da zuzendaritza aldaketa gauzatu delako. Lau ikasturteren ondoren, orain arteko zuzendaritzak amaiera eman dio bere zikloari eta laukote berriak hartu dio erreleboa. Egin duten lana eskertzeko oroigarri bana eman diete zuzendaritza berrikoek zaharrenekoei. Errematerako bazkaltzera joan gara Sarasuaenera klaustrokide guztiak.

Hurrengo irailera arte, ondo-ondo pasa oporrak ikasle, guraso eta herritar guztiok!