Urtarrilaren 10ean, ostiralarekin, ipuin kontaketa saioak izango dira eskolan Leire Zinkunegi eta Ibai Esoain ipuin kontalari eta eskolako gurasoen partetik. Leirek 0-5 urteko arteko haurrentzat kontatuko ditu ipuinak, eta Ibaiek 6-11 urte artekoentzat. 16:45ean hasiko dira bi saioak, eskolan bertan.
Aurretik, ordea, merienda osasungarri bat dastatuko ahal izango dute haurrek Ubera familia elkartearen eskutik. 16:00tan hasi eta 16:45era bitartean eskainko da merienda. Ez erreparorik izan, eta etorri eskolara!