Itzulpen
automatikoa

Ikas-bidaiarako otarra prest!

DBH4ko ikasleek, urtero bezala, otar eder bat prestatu dute errifak saldu eta zozketa egiteko. Dagoeneko hasi dira ikasleak lan horretan, euro batean saltzen dute ale bakoitza.

Zozketa oporretatik bueltan egingo da, urtarrilaren 8an, eskolan bertan. Hemen bertan jakinaraziko dizuegu zenbaki sariduna zein izango den.

Bukatu aurretik, eskerrak eman behar dizkiegu otarra osatzeko lagundu diguten herriko  elkarte eta establezimenduei bertako produktu, arropa eta abarrak emateagatik!