HHkoen proiektua
Abenduko Orioko festak abiapuntu izanda, Haur Hezkuntzako ikasleak festak proiektuan murgildu dira, Orioko Curriculuma ardatz. Pasilloa erraldoi eta buru handiekin apaindu dute, eta festen egitaraua antolatu dute.
Aurten, berrikuntza moduan, festen amaierako zezensuzkoa egin dute material berrerabilgarria oinarri hartuta. Gaur goizean ikasleen pregoiarekin festeei hasiera eman diegu!
Herri-kirolak eta talo jana
Herriko festen programaren barruan, eskolak bi ekitaldi antolatu ditu: Lehenengoa, herri-kirol saioa haurrentzako. Abenduaren 7an, San Nikolas bigarrenean, 11:00etan plazan. Eta bigarrena, DBH4ko ikasleen eskutik talo jana abenduaren 8an, igandearekin, eguerdiko 12tan.
Talo janeko irabaziak ikasbidaia finantzatzeko izango da. Bi ekitaldietan, eta beste guztietan ere bai, ikustea espero zaituztegu.
Eskolako komunitate osoaren partetik ondo-ondo pasa sanikolasak!