Itzulpen
automatikoa

Balearen Bidea aurkeztu dugu

Maiatzaren 14a iristearekin batera, Balearen Bidea aukeztu dugu eskolan, ikasturte osoko lana eman digun proiektua.

Honezkero jakingo duzuen bezala, sortu dugun bide honek herria batetik bestera zeharkatzen du, errioa bidelagun. Herrian zortzi informazio panel jarri ditugu, eta Orioko herria hobeto ezagutzeko azalpenak ematen dituzte. Eskolako familien jatorrizko hizkuntza aberastasuna aprobetxatuz, bidea 13 hizkuntzetan egiteko aukera dago. Panelak euskaraz daude eta QR baten bidez beste hizkuntzetan entzun ahal dira azalpenak. Itzulpen guztiak eta audioak ikasleek eta familiek egin dituzte. 

Aurkezpenean Mireia Torresek eta Nouran Elghailan-ek aipatu duten bezala, guraso eta irakasleez gain, DBH eta LHko ikasleek ere hainbat lan egin dute proiektu honetan: Itzulpenetan lagundu, audioak grabatu, prentsa oharrak egin, lurreko markak egin, Wikiloceko tracka grabatu…

Egia esan, igandean estreinatu genuen familian, eta oso-oso pozik gaude. Orain, bisitan etortzen diren eskolei eta turistei gustatzea bakarrik falta da.

Audioak etxetik entzun nahi badituzue, hementxe lotura, ea asmatzen duzuen noren ahotsak diren!

Balearen Bidea

 

Eta hemen ERLO telebistaren albistearen bideoa.