Itzulpen
automatikoa

Badator Gau Beltza!

Urriaren 31n Gau Beltza edo Arimen Gaua ospatuko da herrian. Kalabazak hustu eta argiztatzeko garaia iritsi da, eta sua piztekoa espiritu txarrak uxatzeko eta onak erakartzeko. Garai batean, Gau Beltza uzta amaiera eta neguaren hasiera ospatzeko eguna ere izaten zen. Herritarrak arropa zaharrekin mozorrotzen ziren eta beldurrezko istorioak kontatzen zituzten.

Azken urteotan Euskal Herrian  berpizten hasi da tradizio hori, eta guk ere, gure eskolan hainbat jarduera egiten ari gara ohitura zaharra berreskuratu eta indartzeko: kalabazak hustu ditugu, mozorroak  prestatu, eskulanak egin, abestiak ikasi, eskolako sarrera apaindu… Horretarako, DBH-ko ikasleen laguntza ere izan dute gure txikiek.

Gau Beltza egunean hantxe ikusi ahal izango dituzue gure kalabazak, ondo pasa!