Ikasturte honetan Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako “Artea Ikasbide” hezkuntza-programan parte hartzeko hautatuak izan gara. Programa honek ikasleei sormena, irudimena eta elkarlanerako trebetasunak garatzen laguntzen die, hainbat proiektu artistikoren bidez.
Maider Lopez artista izango da gure bidelaguna, eta LH6 mailakoekin, ikasturtean zehar proiektu bat egingo dute. Egindako lana ekainean Guggenheim museoan erakutsiko dute.
Aste honetan izan dute lehenengo saioa, eta galderez josi dute Maider ikasleek. Gustura asko egon direnaren seinale.