UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Hego Euskal Herriko bi gobernuen babesarekin, “Arnasetik” bideo lehiaketa antolatu du azken urteetan. Arnasetik bideosormen lehiaketa da, euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerrietako gazteei zuzendua.
Zaraguetako LH5etik DBH4ra arteko taldeek parte hartu dute aurtengoan ere, eta beren bideoak eta beste herrietako bideoak ikusgai daude Arnasa Gara webgunean. Kategoria bakoitzean, ikasleek erronka bati erantzun diote beren bideoetan. Hala nola, herriko txoko bereziren bat erakustea, herriko festen edo egun berezien inguruko prestaketak azaltzea edo kazetari lanak egitea. Sariei dagokienez, 2.000 euro daude 4 kategorietan banatuta. Kategoria bakoitzak 500 euroko sari baliokidea izango du.
- LH 5-6 kategoriako lanik onena (500 euroko sari baliokidea).
- DBH 1-2 kategoriako lanik onena (500 euroko sari baliokidea).
- DBH 3-4 kategoriako lanik onena (500 euroko sari baliokidea).
- Publikoaren saria (500 euroko sari baliokidea)
Publikoaren saria erabakitzeko bozketa zabalik dago oraindik, azaroaren 15ean bukatuko da. Webgunean bertan duzue bozka emateko aukera. Eskolako ikasleek aukeratu dituzten txoko eta gaiak, jakina, Itxaspe baserria, herriko moila, San Martingo ermita, Kontxako estropadak, sanikolasak eta abar izan dira.
Esan bezala, lehiaketa UEMAk sustatutako ekimena da, eta udalerri euskaldunetako gazteen hizkuntza ohituren inguruan gogoeta piztea du helburu.