Joan den ikasturtean aurkeztu genuen Balearen Bidea, eta inguruko herrietako eskolei gonbidapena bidali genien gurekin Bidea egiteko. Ekainean zarauztarrak etorri ziren, eta gaur Aginagako eskola txikitik, Aiako Lardizabal eskolatik, eta Getariako Iturzaetako eskolatik etorri dira.
Herriko plazan elkartu ondoren, Ortzaikara abiatu dira bideari hasiera emateko. Gaur, etxekoen laguntza izan dute gainera, gure LH6ko ikasleek bidean laguntzeaz gain, antzerkitxoa ere egin baitiete balearen harrapaketa nola izan zen irudikatzen laguntzeko. Pillikun Maria Maestrak erakusten zuen bertsoa ere abestu diete, eta geldiunez geldiune, Ainhoa Zumeta zuzendariaren azalpenen laguntzaz, ibilbidea osatu dute.
Bukaeran euria egin badiete ere, gustura itzuli dira ikasleak auzo-herrietara.