Covid-19 osasun-larrialdiak ikastetxeetan eragindako egoerak baldintzatu egin
du ikasleen irakatsi eta ikasteko prozesuen garapena, eta irakasle taldeok
behartu gaitu irakaskuntza-jarduera planifikatzeko, jarduera didaktikoak
garatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko neurriak bultzatzera, ikastetxeetan
irakaskuntza-jarduera presentziala eten zen unera arte erabiltzen ari zirenez
oso bestelakoak beste modu batera.
Hezkuntza sailburuak bidalitako dokumentua “Hezkuntza Plana 2019-20
ikasturtearen amaieran” aztertu ondoren, Juan Zaragueta IPIk ebaluazio
prozesuaren inguruan hartutako erabakiak helarazi nahi dizkizuegu.
Erabakiak hartzerakoan kontuan izan da eskola anitza dela eta Juan Zaragueta
IPIk hiru etapa desberdin ematen dituela. Etapa bakoitzak dituen berezitasunak
eragina izan du hartutako erabaki horietan; beti argudiatuz eta ikuskariarekin
adostuz.
Beraz, ondoren jakinarazten dizuegu nola izango den ebaluazio prozesua.
Haur hezkuntza
Azken ebaluazioa integratzailea izango da; hau da, azken ebaluazioan aurreko
ebaluazioetan gauzatutako lorpenak hartuko dira kontuan, eta baita ere,
hiruhileko honetan, guraso-bileretan, familiengandik jasoko diren ebidentziak.
Lehen Hezkuntzako 1.mailatik 4.mailara
3. ebaluazioa azken ebaluazioan integratuko da. Azken ebaluazio integratzaile
horrek lehenengo bi ebaluazioetan eskuratutako lorpenak hartuko ditu kontuan,
eta horiei hirugarren hiruhilekoan eskuratutako lorpenak gehituko zaizkie,
modu positiboan.
3. ebaluazioa baloratzeko kontuan izango dira: alde batetik, gurasoengandik
jasotako ebidentziak familia bileretan; eta bestetik, irakasleek dituzten
erregistroak (ikasleen jarrera, egindako lanen jarraipena, banakako
tutoretzak,…)
Lehen Hezkuntzako 5.mailatik 6.mailara eta DBHko 1.mailatik 4.mailara
3.ebaluazioa ebaluatuko da eta baita kalifikatu ere.
Azken ebaluaziorako, hiru ebaluazioak kontuan izango dira, baina pisu
ezberdina izango dute; aurreko biak lehenetsiko dira. Ebaluazio jarraitua den
ikasgaietan, aurten salbuespena bada ere, hirugarren ebaluazioa gainditzeak
ez ditu aurreko biak gainditutzat ematen. Kontuan izan, gainditu gabe dauden
aurreko ebaluazioak berreskuratu behar direla.
3. ebaluazioa kalifikatzeko ikasleen jarrera eta egindako lanak kontuan izango
dira, beti ere era positiboan.
Irakasle taldeak 2019-20 ikasturterako planifikatutako programazio didaktikoak,
ebaluazio irizpideak eta adierazleak birplanteatu ditu. Tutoreek eta arloko
irakasleek jakinaraziko dizkizue.
Azalpen gehiago behar izanez gero beti izango gara horiei erantzuteko prest.
Mila esker egoera zail honetan egiten ari zareten esfortzua eta lanagatik.
Bikaina benetan!