[elhuyar_lang_selector]

Askatu dugu estatxa!

Aste honetan hasiera eman diogu ikasturte berezi bati: 50 urte bete ditu eskolak euskaraz irakasten hasi zenetik. Orain dela 50 urte ezarri zen D eredua Zaraguetan, eta urte gutxiren buruan, erabat euskaraz bizitzera igaro zen Orioko eskola publikoa. Ikasturtean zehar hainbat jarduera egingo ditugu, lan hori egin zutenak aitortzeko eta aurrera begira egin nahi dugun bidea erakusteko.

Hasteko, “Oroimenaren Kutxa” izeneko bilduma bat osatu nahi dugu Zaraguetatik pasa diren ikasle, guraso, irakasle eta langileen testigantzekin. Horretarako bidali zure ekarpena, nahi duzun formatuan (argazki, bideo, audio edo eta idatziz) whatsapp zenbaki honetara.: 688 82 78 71.

Ikasturte berezi honen hasiera dela eta, ETBko Egun on Euskadi saioan Belen Aberasturi zuzendaria elkarrizketu dute. Hemen duzue  bideoa ikusgai.