[elhuyar_lang_selector]

Ezagutzen al ditugu Oriora datozen hegaztiak?

Azken hilabete honetan, 2. DBHko ikasleok Orioko hegaztien inguruko erakusketa bat prestatzen ari gara.

Ikasturte hasieran, Teknologiako ikasgaian, tailerrean egurrezko txori-etxeak egin genituen. Hasieran, hauek basoan zintzilikatzeko asmoa genuen, baina ideia hobe bat bururatu zitzaigun: zergatik ez ditugu eskolako patioan zintzilikatzen eta, horrela, largabistakin zein hegazti etortzen diren ikusi? Horrela, gainera, eskolako beste adinetako ikasleak ere animatu ahal izango dira behaketa egiten.

Baina, ezagutzen al ditugu Orion bizi diren edo bertara etortzen diren hegaztiak? Egia esan ez. Gelako guztion artean oso izen gutxi atera genituen.

Hau ikusita, Informazioa bilatzen hasi ginen eta https://www.oriokohegaztiak.com/ bloga aurkitu genuen, Orioko Alain Britek egina, gure guraso batzuen ezaguna.

Guzti hau eskolan zabaltzeko lanean hasi ginen: informazioa bildu, hegazti bakoitzaren infografia egin eta erakusketa bat antolatu denentzat ikusgai egoteko.

Oraindik lanean ari gara baina hurrengo asterako prest izango dugu erakusketa, ea zuen gustokoa den!