[elhuyar_lang_selector]

Ikasketa bidaia DBH4n

Ikasbidaiaren irteera martxoaren 4an hasi zen. Bidaia luze baten ondoren Pirineoeran rafting egin genuen. Ura izoztua zegoen baina ala eta guztiz ere animatu egin ginen! Jarduera amaitu ondoren, bidaiarekin jarraitu genuen. Ilunabarrarekin batera iritsi ginen Hotel Canada Palace hotelera, bertan pasa baigenituen gauak.

Hurrengo egunean, Barcelona hirira abiatu ginen, Barrio Gotikotik hasi ginen. Bazkaltzeko garaia iristean, denbora librea utzi ziguten, bakoitzak bere aldetik nahi zuena deskubritu zezan.

Arratsalde partean “Paseo de La Graciatik” barrena, Sagrada familiaraino joan ginen. Ederra katedrala!

Hurrengo egunean bi jarduera izan genituen, hondartzaren ondorik ibilaldi polit bat eta arratsaldean, itsasertzean banana split jarduera burutu genuen. 

Azken egunean, PortAventura parke tematikoa bisitatu genuen, eta egun osoa bertan eman genuen instalazio eta atrakzio desberdinetan.

Zorte handia izan genuen: lehenik eta behin, eguraldi itzela izan genuen, bestetik, bi irakasleen laguntza izan genuen bidaia antolatzeko eta azkenik bidaia guztia beste eskola batekoekin partekatu genuelako, Calasanz ikastetxekoekin, lagun asko egin genituen!