Azken egunotan esperientzia zoragarria bizi izan dugu eskolako ikasleok! HH5, LH1 eta LH2ko ikasleak bi egunez Lasturreko aterpetxean egon gara, naturaz inguratuta eta ekintza pila batez gozatzen.
Egonaldian zehar, abentura eta dibertsioa ez dira falta izan: eskalada egiten ausartu gara, zaldian ibiltzeko aukera izan dugu eta, noski, taloak prestatzen ere aritu gara. Primeran pasa dugu guztiok, elkarrekin ikasiz eta lagunartean une politak partekatuz.
Eguraldi bikaina lagun, Lasturreko natura zoragarriaz gozatzeko aukera izan dugu. Errekan jolasten ibili gara, freskura eta barreak lagun, eta zezen plazan ere primeran pasa dugu jolasean.
Bi egun ahaztezin izan dira, esperientziaz eta emozioz beterikoak. Ziur gaude denbora luzez gogoratuko ditugula!


