[elhuyar_lang_selector]

Sormen bizi-bizian

Haur eta nerabeen sormena euskaratik pizteko ekimen berria jarri da martxan aurten herriko eskoletan. Gurean buru-belarri hasita daude horretan, DBH1ekoak Eneritz Ibarrarekin eta LH5ekoak Nerea Loiolarekin. Eneritz ilustratzailea da eta irudia lantzen ari da bere saioetan, eta Nerea, aldiz, idazlea da eta idazketa ari da lantzen.

Ekimen hau,  Orioko Udalaren babesean, urtetan antolatu den Literatur eta Marrazki lehiaketa ordezkatzera dator. Saio hauek aste bat iraungo dute, eta maiatzaren 14an errezitaldi kolektibo bat eta erakusketa bat egiteko asmoa dago kultur etxean. Bejondeizuela!