Itzulpen
automatikoa

Mari Domingi eta Olentzero!

San Juango ermitatik behera etorri dira, aurten ere, Mari Domingi eta Olentzero eskolara. Zain-zain zeuden eskolako txikienak, eta sartu bezain pronto hasi dira berriketan eta kantuan.

Koxkorrenek, aldiz, San Tomas egunari egun pare batez aurrea hartu diote. Herriko esperientzia eskolakoen eta gurasoen laguntzarekin, taloak jo eta jan dituzte. Ondoren, mahai jolasetan, jokoan, eta kantuan aritu dira, eta etxera joan aurretik, gelak txukundu dituzte.

Rosa Velezen erretiroa

Rosa Velez Cortes HH eta LHko aholkulariak gaur izan du bere azken lan eguna. Ofizialki egun batzuk barru jubilatuko da, eta gaur urte hauetan guztietan egindako lana eskertu nahi izan diogu.  25 urtetik gora eman ditu eskolan, aholkulari gehinetan, baina baita zuzendari urte batzutan ere. Eskolako komunitate osoaren partetik onena opa diogu bizitzaren fase berri honetan.

Eta zuei ere: ikasle, guraso, irakasle, langile eta herritar guztioi onena opa dizuegun urte bukaera honetan. Jai zoriontsuak pasa ditzazuela, eta hurrengo urte arte!