Itzulpen
automatikoa

A25erako prest

Azaroaren 25a emakumeen aurkako indarkeria matxista salatzeko eguna da, eta eskolak prest du egun seinalatu horretarako egitaraua.

Batetik, esketxak egingo dituzte LHko ikasle zaharrenek LH eta HHko ikasleen aurrean. Bestetik, DBHkoek mikromatxismoak ikustarazteko izeberg-a osatuko dute denen artean, eta aldi berean, HHko eta LH 1.zikloko ikasleekin indarkeria matxistari lotutako ipuinen lanketa egingo da. Errematatzeko, talde argazkia aterako da Pareta Morearen aurrean.

BIDEO LEHIAKETAN SARIDUN

Joan den azaroaren 21ean, herri mailan antolatu den bideo lehiaketako sari banaketa ospatu zen Saregile emakumeen etxean. Herriko bi eskoletatik hiruna bideo aurkeztu ziren lehiaketara, eta gure DBH3ko neskek publikoaren saria jaso zuten. Saria ematerako garaian, egileek saritutako bideoen esanahia azaldu zuten, eta ondoren bukaera eman zioten merienda eder batekin.

Sari banaketaren inguruko informazio eta argazki gehiago Guka Orioren webgunean.