Itzulpen
automatikoa

Eskolako komunitatea Palestinarekin

Joan den ostegunetik, eta aurrerantzean ostegunero, eskolako komunitateko familiak eta irakasleak eskolako atarian batzen ari dira Palestinaren kontrako genozidioa salatzeko. “Gure haurrak ere badira” plataformaren deialdiari segiz, Israel palestinarren aurka egiten ari den sarraskia salatu nahi dute eskolako kideek.

Zaragueta eskolarekin batera, Urola-Kostako ARE taldeko (Lizardi, Orokieta, Iturzaeta eta Lardizabal) eskolek ere bat egin dute deialdiarekin.