Aurreko astean Taekwondon adituak izan genituen eskolan.
LH3, LH6 eta DBH2ko ikasleek Taekwondo kirolaren inguruko ezagutza zabaltzeko aukera izan zuten. Adituen eskutik erakustaldia eta ondoren saio praktikoak izan zituzten.
Topaketa Arraun Klubaren bitartez gauzatu zen, Peace and Sport (pakea eta kirola) erakundearekin duten harremana medio. Erakundeak, kirola erabiltzen du elkarrekiko errespetua, trukea eta tolerantzia sustatzeko. Gurean, aditu kolonbiarrak izan ditugu. Orioko herria, inguruak eta arraunketa oso gustuko izan dituztela jakinarazi digute.
Bixita itzuliko diegun esperantzarekin agurtu genituen gure lagun berriak.