Apirilaren 23an, San Jordi egunean, ospatzen da Liburuaren Eguna, baina aurten eskolan, oporren halabeharrez, apirilaren 28an ospatu dugu. Ohitura dugun bezala, eskolako handienek ipuin bana irakurri diete txikienei.
Atzoko eguna prestatzeko, batzuk eta besteak oporren aurretik bildu ziren elkar ezagutzeko. Txikienek gustuko ipuina aukeratu zuten, eta handienek etxera eraman zuten atzoko irakurtaldia prestatzeko. Jarduera hori, eguneroko irakurketa tarteak bezala, irakurtzaletasuna sustatzeko jardueren barruan egiten da. Eskolan Hizkuntza Proiektuaren baitan, irakurketa plana ezarrita dago, eta irakurtzaletasuna sustatzea ardatz nagusietako bat da. Liburuaren eguneko saioaz gain, urtean zehar LH1eko eta DBH2ko ikasleek egin dituzte irakurketa saio batzuk elkarrekin ere.
Beste alde batetik, irakurzaletasuna bultzatze aldera, HHko ikasleek ipuinen proiektua burutu dute martxoan eta apirilean, eta gurasoak ere etorri dira ipuinak kontatzera.