Aste honetan, Ikasketa-Zerbitzu (IkZ) Sarien finalistari dagokion diploma jaso dugu Rafael Mendiaren eskutik. Rafael Mendia Gallardo Euskadiko Ikasketa Zerbitzu sareko kidea da, eta joan den ikasturtean “Balearen Bidea” proiektuarekin lortu genuen diploma ekarri digu.
IkZ sarien azken fasean, aurkeztutako 391 proiektuen artean, 76 adituk aukeratutako 74 proiektu baino gehiago izan zituzten mahai gainean, eta gure proiektua finaleraino iritsi zen. Eskerrik asko Rafari eta sariak antolatzen lan egin duten guztiei. Nola lan saridunen hala finalisten ideiak oso baliagarriak izango zaizkigu aurrerantzean.
Argazkian “Balearen Bidea” proiektuan ahotsa jarri zuten hainbat ikasle, Ainhoa Zumeta zuzendaria eta Rafael Mendiarekin.