Maiatzaren 15etik 25era Euskaraldia ariketa kolektiboa egingo da Euskal Herrian. Euskararen erabilpena helburu duen ariketa hau ohiko diren bi rolen arabera egin ahal izango da: Ahobizi eta Belarriprest. Entitateek ere izena eman dezakete, beren elkarte, enpresa edo erakundeetan euskararen erabilera bultzatzeko.
Zaragaueta Herri Eskolak izena eman du aurten ere. Hezkuntza munduan euskaraz funtzionatzen badugu ere, badira norbanako moduan euskaraz gehiago egin ditzakegun momentu eta lekuak. Hortara dator eskolaren izen ematea. Zaraguetako irakasle, guraso eta langileak Euskaraldian izen ematera bultzatu ditugu, hamar egun horietan ariketa egin eta erabilera handitu dezaten. Zuk ere izena hementxe eman dezakezu.
Bestetik, herriko Euskaraldiko batzordetik, egitarau oparoa antolatu da maiatzeko ariketari begira giroa berotzeko. Bihar bertan, apirilaren 4an herriko hamalaukoa aurkeztuko da plazan.
Eskolatik animatzen zaituztegu helduak ahobizi edo belarriprest izatera, eta ikasleak xaxatzaile!