Itzulpen
automatikoa

Altxa burua, gazteak eta helduak!

Atzo Zaraguetako klaustroak Maitane Ormazabal psikologoaren formakuntza jaso zuen, Altxa Burua guraso taldearen iniziatibaz, Orioko Udalak babestuta.
Aspaldian kezka handien iturri dira mugikor eta, oro har, pantailak. Ikasleengan duten eragin kaltegarria aztertze aldera, nerabeen ongizatearen azpian dauden sakonego aldagai psikologikoak aztertu zituzten atzo. Urrian beste hiru saio jasoko dituzte irakasleek, Maitane bera eta Telmo Lazkano adituaren eskutik.