Itzulpen
automatikoa

Eta zu nongoa zara? Oriokoa

Atzo, osteguna, ETBko Biba Zuek saioan eskolan grabatu zuten erreportajetxoa eman zuten, integrazioaren eta euskararen inguruan egiten dugun lana dela-eta. Herenegun etorri ziren, eta Afrika Bibang aurkezlearen gidaritzapean, HH5, LH3 eta LH6ko gelak bisitatu zituzten. Ikasleak eta irakasleak pixka bat urduri zeuden, baina primeran egin zuten aurkezleak eta kamerek agindutakoa.

Eskerrak eman nahi dizkiogu, berriz ere, Biba Zuek saioko taldeari, aniztasuna baloratzen eta pertenentzia sentimendua indartzen egiten dugun lana ikustarazten laguntzeagatik. Zabalik dituzue ateak!

Hementxe duzue erreportajea ikusgai