Itzulpen
automatikoa

Iturrarango lorategia bisitatzen

Joan den ekainaren 5ean, Pagoetan dagoen Iturraraneko lorategia bisitatu genuen DBH1 ikasleek erleei buruzko tailer bat egiteko. Herriko plazatik, bakoitzak bere motxilarekin, abiatu ginen Agorregirantz. Ordu eta laurden ibili eta gero, lorategira iritsi baino lehen, Agorregiko errota ikusi genuen, eta handik lorategira abiatu ginen. Han hamaiketakoa jan genuen, eta berehala Arantz izeneko emakume bat gerturatu zen zer egingo genuen azalduz.

Lehendabizi, taldeka jolas bat egin genuen, berak emandako mapa eta iparrorratz batekin. Mapan bederatzi puntu ezberdin zeuden markatuta, eta puntu bakoitzean erleei buruzko galdera bana erantzun genuen. Ondoren, berriro elkartu ginen.

Bigarrenik, Iturraraneko museora sartu ginen, mahai batean eseri ginen eta galderak elkarrekin erantzun genituen. Berak gauzak azaltzeko aprobetxatzen zuen. Ondoren, polena eta eztia probatu genituen. Baita ere, erleen argizariarekin bakoitzak kandela bat egin genuen, eta bisita amaitzeko, erlauntzak ikustera joan ginen. Arantzek erlauntzak ireki zituen eta gauzak azaldu zizkigun gu “etxetxo” baten barruan geunden bitartean, sare/alanbre batekin babestuta.

Bisita bukatu zen, bidea hartu eta herriko plazara bueltatu ginen.

Maria Salsamendi Mirones