Itzulpen
automatikoa

‘Egin nirekin ere euskaraz!’ kanpaina abiatu du UEMAk, euskaldun arrazalizatuen inguruko aurreiritziak gainditzeko

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak kanpaina bat abiatu du euskaldunenkin euskaraz egiteko, jatorria, azal kolorea edo itxura edozein delarik ere. “Egin nirekin ere euskaraz!” da kanpainaren izena, eta euskaldun arrazalizatuen inguruko aurreiritziak gainditzea du helburu.

Badira urteak eskolan ere lan horretan gabiltzala, eta horrelako ekimenak ezinbestekoak ikusten ditugu bere anitztasunaren kontziente izango den Euskal Herri bat eraikitzen joateko. Zaldibian hasi zuten bidea, eta orain UEMAko herrietan zabaldu nahi da, eta nola ez, baita Orion ere.

Informazio gehiago Uemaren webgunean topatuko duzue, eta hainbat hizkuntzatan, Orioko Udaleko webgunean.