MARTXOAREN AMAIERAKO BI EGUNETAN, 30EAN ETA 31N, SASTARRAINA JOAN GINEN HH5 URTEKOAK ETA LH 1. ETA 2. MAILETAKO IKASLEAK ETA IRAKASLEAK. HASTEKO ZESTURA JOAN GINEN AUTOBUSEZ, HAN FURGONETA BATEK HARTU ZITUEN GURE MOTXILAK ETA GU TTIPI-TTAPA ABIATU GINEN SASTARRAINERA. BIDEA LUZE XAMARRA EGIN ZITZAIGUN, IRISTEKO GOGOA BAIGENEUKAN.
BI EGUN ZORAGARRI PASA DITUGU ETA HAINBAT EKINTZA ANTOLATU ZIZKIGUTEN BERTAKOEK: ZALDI GAINEAN IBILI, KOBAZULOTAKO GIZAKIEN ANTZERA MARGOTZEN, SUA NOLA EGITEN ZUTEN ESPERIMENTATU GENUEN, KOBAZULORA SARTU ETA OGIA ERE EGIN GENUEN. PRIMERAN PASA DUGU.
ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO SAKATU HEMEN