2. mailako ikasleak zentzumenak lantzen aritu gara azken egunetan. Ostiralean dastamenaren txanda izan zen.
Elikagai desberdinak aurkeztu eta hauen zaporeak landu genituen. Eztia, ozpina, marrubiak, limoia, gatza etab. dastatu ondoren, bereizketa egin genuen. Horrela, gazia, gozoa, mingotsa eta garratza mihiaren zati ezberdinetan antzematen ditugula ikusi ahal izan genuen.
Amaieran, hamaiketako ederra egin genuen!!