Itzulpen
automatikoa

Zetarrak

Zieltzia gelan 3, 4 eta 5 urtekoak Zetarren bilakaeran murgildu gara.

Zetarren arrautzak genituen eta  aste santuetako oporren bueltan, pixkanaka, arrautza horietatik txitxare txikiak jaio ziren. 

Egunero Morera hostoak ematen genizkien jateko. 

Pixkanaka nola handitzen joan diren ikusten joan gara.

Behin potolo potolo eginda beraien burua zetaz nola biltzen zuten ikusteko aukera izan dugu. Pixkanaka lan handia eginez, kuskua sortu eta denboratxo batez bertan egon dira gordeta.

 

Egunero begiratzen genien ea kuskutik noiz irtengo ote ziren.  Halako batean tximileta txuriak irten zirela ikusi genuen. A  ze poza gure haurrena!!

Tximeletek berriz ere arrautzak jarri dituzte eta guk kajatxo batean gordeko ditugu datorren ikasturtean ere Zetarren zikloaz gozatu ahal izateko. 

Hurrengo ikasturte arte zetarrak!! Gogotsu egongo gara berriz ere zuei jana emateko!