Lehenengo egunean taldeak egin genituen, bost taldetan banatu ginen. Zirku bateko saio txiki bat prestatu behar genuen, eta hori dela eta, kartela prestatu eta taldearen izena adostu genuen: Piztiak!
Bigarren saioan erabaki genuen zer egin zirkurako, eta adostu genuen truko batzuk egingo genituela. Nik deabruaren makilarekin akrobaziak egitea erabaki nuen, Maulek zinta bat zeukan forma batzuk egiteko, eta Aimarrek txibarekin truko zail batzuk egingo zituen.
Erabaki genuen animalien mozorroekin janztea: ni stichetaz mozorrotu nintzen, Maule unikorniotaz, eta Aimar pikachutaz.
Azkenean aktuazioa ez zen atera guk espero genuen bezala, baino oso ondo pasa genuen eta hori da inportanteena.
Lazaro Roig Guerra