Itzulpen
automatikoa

Zaraguetako uzta


Itxura ederra du Zaragueta Herri Eskolako baratzak,
eta ostiraleko eguraldi ederra aprobetxatuz uzta jasotzen ibili gara.
Goizetik haur hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoak
letxuak biltzen ibili dira. Haurrak poz pozik daude arratsaldean etxera
bakoitzak bere letxua eramango duelako. Eta seguru, batek baino gehiagok gaur
lehenengo aldiz letxua probatuko duela etxekoekin afaltzeko orduan!
Udaberrian landatutako kalabaza bikainak ere bildu
eta eskolako sarreran jarri ditugu erakusketa moduan. Datorren astean zatitu,
eta bakoitzak zati bat eramango dugu etxera pure goxo-goxoa egiteko.

Arratsaldean berriz, hirugarren eta laugarren
mailakoak tipulak eta espinakak landatuko dituzte, berriz ere uzta jaso ahal izateko