Abenduan gure herriko festak ate joka izanik, Haur Hezkuntzako ikasleak buru-belarri aritu dira honen inguruko lanketa egiten.
Erraldoi eta buru handiekin gure pasiloa apaintzeaz gain, egun beteko egitaraua antolatzen aritu dira.
Aurten berrikuntza bezala, material berrerabilgarria oinarri hartu eta festen amaierarako zezensuzkoa egin dute.
Dira dira, zezenak dira…