[elhuyar_lang_selector]

Zaragueta kirolaz blai!

 Maiatzan Zaraguetako gure ikasleok heziketa fisikoko saioetan eskalada, hondartzako eskubaloia eta errugbia landu ditugu.
Hondartzako eskubaloia, herriko eskubaloi taldekoekin batera Antilla hondartzan egin genuen. LH 3tik LH6ra aritu ginen eta oso esperientzi polita izan zen.
LH4tik LH6ra herriko kiroldegian eskalada egin dugu, eta hau ere primerako esperientzia izan da. Guraso batzuen laguntza ere izan genuen!
LH 6koek irteera bat egin genuen Zarautzko Klimb aretora eta azkenik, LH5, LH6 eta DBH1  eta DBH2ko ikasleak errugbian aritu ginen. Zarauzko errugbi taldeko teknikaria izan genuen gurekin eta esperientzia bikaina izan zen.