Joan den maiatzaren 9tik 10era bitartean Azpeitiako Xoxote aterpean egonaldi paregabea burutu genuen. LH3ko eta LH5eko ikasleak gogo biziz abiatu ginen eta eguraldia lagun genuela, Azkarate gainetik igo eta Attolan autobusak utzi gintuen. Bertatik motxila txikia bizkarrean basotik barrena abiatu ginen. Pagoak nahiz Haginak ikusgai ziren. Ordu t´erdi eta gero
aterpean ginen.
Motxilan genituen otartekoak atera eta bazkaldu egin genuen. Atarian dagoen pagadia baliatuaz, gozatu ederra hartu genuen: gordeketan ibili, txardengoak egin, oreka jokoa. Digestioa egin eta gero, genituen Oxel eta Aitzol begiraleek eskalatzera eraman gintuzten. Bertan gogo biziz eta trebezia erakutsiaz, gustura aritu ginen. Ondoren, indarrak hartzera aterpera itzuli, afaldu eta Erlo gainetik ilunabar paregabeaz gozatu genuen.
Hurrengo goizean tirolinan ibili ondoren, eta bazkaldu ostean Azpeitiara oinez jaitsi ginen. Nekatuta baina pozarren, Oriora itzuli ginen igarotako uneak oroimenean gordeaz.