2024ko urriaren 29 eta 30a egun gogorrak izan ziren Valentzia aldean. Izan ere, Dana izeneko tanta hotzak izugarrizko hondamendia sortu zuen.
Horren aurrean, herriz herri laguntza biltzen hasi ziren Valentziakoei laguntzeko. Zaragueta Herri Eskolak botak, palak, ontziak, laneko monoak, mangerak, betadine, gasak eta paper-zapi bustiak bildu zituen.
Baina DBH 1A gelako ikasleok gure ekarpena egin nahi izan genuen eta animoak emateko kartelak sortu genituen. Ikastetxean bildutako material guztiarekin batera bidali genituen. Guk sortutako kartelak Valentziara iristeak ilusio handia egiten digu. Espero dugu bertako egoera laster hobetuko dela.
Alba Padrones, DBH 1