Itzulpen
automatikoa

Urteko azken irratsaioa

Ohartzerako urte bukaera eta oporrak gainean ditugu. Hiruhileko honi agurra emateko atzo 6. irratsaioa  entzun genuen. San Tomas azokaren egitaraua eta bere jatorria nondik datorren azaldu ziguten LH5 eta LH6ko ikasleek. Bestalde, Zaragueta Herri Eskolan izango den biharko Gabon Jaiaren berri ere eman ziguten. Azkenik, urteko azken lehiaketaren irabazlea eta  galdera  berria ere entzun genituen.

Entzun eta gozatu!!!