Lehengo ostiralean suziri bat, edo Orion esaten dugun moduan etxafuego bat, egin genuen teknologiako klasean.
Prozedura hau erabili genuen: Suziria egiteko bi botila hartu genituen, silikonarekin botila baten gorako zatia eta bestearen beheko zatia itsatsi genituen. Segidan botilaren tapa zulatu genuen bizikleta baten puzgailuaren muturra sartzeko. Horrekin suziria amaitu eta prest geratu zen erabiltzeko.
Ondoren, suziriak hegan egiteko 40cl ur sartu genituen botilan, haize puzgailuarekin puztu, eta tapa kendu orduko, suziriak hegan egin zuen!
Mamadou Diouf eta Yasser El Ghailani