Itzulpen
automatikoa

SUPERILARGIA

Aurtengo hirugarren superilargia ikusi ahal izango dugu
apirilaren 6tik 12ra. Ekialdetik irteten hasi ta egunsentira arte zerua
gurutzatuko du ilargiak. Gure etxeetatik 
ikusteko aukera polita.

Fenomeno hau ilargi eta Lurra gertuen daudenean gertatzen da.
Hau dela-eta, ilargiaren diametroa eta distira handiago iruditzen zaigu. Gertakari hau ohikoa da eta urtean bost superilargi ere egon daitezke. Aurten lau izango ditugu,
hurrengoa maiatzean.

Halere, nahiz eta gertuago izan, gure satelitea Lurretik
357.035 kilometrora pasako da.

Ilbeteak  horrelakoetan izen berezia du herrialde desberdinetan, asko urte garaiaren ezaugarriei
lotuta: arrosa, urdina, harrarena, arrautzarena, loreena…

Eureka zientzia museora joatekoak ginen eta aukera zapuztu.
Bere web orrian gai honi buruzko gauza interesgarri asko aurki ditzakezue:
 eta argazki ederrak eitb-ko honetan:

Etxean egon behar dugun honetan, zeruari gau edo egunez
begiratzea eta honetaz eta hartaz pentsatzea jarduera interesgarria
litzateke. Ez?