Itzulpen
automatikoa

Santos Carretero gure gelan

Santos Carretero eta baratzako intsektuak

Apirilaren 19an Santos Carretero Arevalillo etorri zen gure ikastetxera, bere baratzeko intsektuari buruz hitz egiteko.Intsektu mota desberdinak aurkeztu zizkigun, landareentzat kaltegarriak eta onuragarriak direnak.

Bi irudi jarri zituen, batean hiru etxetako argazkiak ageri ziren. Lehenengo argazkian baratza handi bat zegoen, intsektuz beteta; bigarren etxea baratza txikiagoarekin eta  intsektu gutxiagorekin ageri zen, eta hirugarren etxea lorategi batekin bai baina baratzarik gabe, etabjakina, batere intsekturik gabe. Orduan ikasi genuen, zenbat eta landare mota gehiago, intsektu gehiago egoten dela.

Bigarren irudian bi argazki zeuden: batean kotxe bat aurreko kristala intsektuz beteta zuena, eta bigarren argazkian aldiz, pertsona bat kotxea gidatzen ari zen bitartean,  ez zen intsekturik ikusten aurreko kristalean. Horrekin zer esan nahi zuen Santosek? Intsektuak desagertzen ari direla, eta oso-oso inportanteak direla ingurumenarentzat.

Hitzaildiaren bukaeran galdera batzuk egin genizkion, eta Zaragueta Irratirako grabatu genuen. Ea gustatzen zaizuen. Eskerrik asko, Santos, makina!

Agustina Gallo Martinez eta Haizea Sancho Pozo