Ohiturari jarraituz, kopla kantari irten gara Zaraguetako ikasleak eta irakasleak. Goizez, 10:30etan abiatu eta Orion barrena ibili gara: Sukia tabernan, euskaltegian, Eguneko zentroan, kultur etxean eta udaletxean. Leku bakoitzean sorta berri kopla abestu dugu. Esate baterako, LH6koek honako kopla kantatu dizkiete Eguneko Zentroko egoiliarrei:
Kaixo egunon, hementxe gaude
Zaraguetako_ikasleak
Makilarekin lurra_esnatzera
gatoz koplari trebeak.
Gaur zuengana etorri gara
irrifarra_ateratzeko,
zuen rezeta guk behar dugu
talo asko egiteko.