Ohiturari jarraituaz, kopla kantari irten gara Zaragueta Ikastetxeko ikasleak eta irakasleak. Goizaldean, 10:30etan abiaturik Orion zehar ibili gara: Sukia Tabernan, Euskaltegian, Zahar
Etxean, Kultur Etxean eta Udaletxean. Leku bakoitzean lekukoari dagozkion koplak abestu dizkiogu. LH6koek honako kopla kantatu diogu Zahar Etxekoei:
Kaixo egunon, hementxe gaude
Zaraguetako_ikasleak
Makilarekin lurra_esnatzera
Gatoz koplari trebeak
Gaur zuengana etorri gara
Irrifarra_ateratzeko,
Zuen rezeta guk behar dugu
Talo asko egiteko.